XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Droga trafikoagatik Donostiako eta Cabanillasko bi gizonentzat 10 eta 12 urteko zigorra eskatu du fiskalak

2.700 gramo droga trafikatzeagatik atxilotu zituzten

NAFARROAKO Entzutegi Probintzialean epaiaren zain geratu zen atzo Donostiako J.M. Aristimuño eta Cabanillasko J. Ayensaren aurkako epaiketa.

Ayensa duela urtebete atxilotu zuten Castejonerako bidean autoan 2.700 gramo droga zeramatzala.

Deklarazioan Aristimuñok poltsa bat eman ziola esan zuen, eta bertan droga zegoela jabetzean itzultzera zihoala.

Aristimuñok, berriz, hori onartu bazuen ere, atxiloketaren egunean Ayensa bezero batzuei laginak ematera zihoala adierazi zuen.

Fiskalak 10 eta 12 urteko kartzela zigorra, eta 50 eta 80 milioi pezetako isuna (2.000.000 eta 3.200.000 libera) eskatu zituen aipatu bi akusatuentzat.

Haien defentsak, ordea, absoluzioa eskatu zuen atxiloketa desegokiagatik.